XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuur-itzak eta edertasuna Eusko neskatillentzat La Voz de Navarra'ren Egunekua.

Bearra zan ta eldu da.

Badute napar euskaldun anaiak ere beren eguneroko txoko maitea.

Irular izango ei da antolatzallea: ez dago auzia esker txarretan.

Ederki asi dira beren lan txalogarrian.

Ona ikusi dezazuten Larrekok idatzitako irakurgai sakon atzegiña.

Ez da deuskai edertasuna,
lagun ezpadu ontarsuna.

Gure aiten aitakoen zuurtasunaren berririk ezpaginu, aren ezagupide argienetarik litezke, zuur itzak edo erranerak; leku izenak eta.

Aspaldidanik gogoeta eginik askotan, nere baitan errana dut.

Leku izenak, argi eta garbi, adiarazten digute, izen emallek baldin letradunak ezpaziran, zuurtasunaren eta jakintasunaren jabe, eta erneak zirala.

Leku zerzeladaren araberako izenak bilatzeko, ongi gogoetatuz egiten zutela, lekuari ederkienik doakion izena emateko.

Gure aiten aitek bazakiten zer ari ziren.

Ni arriturik gelditzen naiz, lekua ikusirik, orren ederki doakon izenez berezten zutela.

Oraiko euskaldunek ez dute alako izenez, gauza berriak ezagutzen; ordukoak baño ezjakinagoak euskaraz, eta erdareraz ematen dute izena; nola Bearzena pilota leku bati.

BIPIMI adiskidea; zurekin nago ni ere, izenez mintzo zarelarik.

Irurzun ondoan erdaldunek deitzen duten Las dos hermanas, euskaldunek deitu zuten Axarte eta erran nai du foz edo mintxate bezala, peña arteko bide ertsia.

Besteak ez du alakorik adiarazten; las dos hermanas ezpada zerbeit geiago erraten, iñok ez daki zer adiarazi nai duen.

Euskar itzak aldiz, argi eta garbi peña arteko ate ertsia.

Baño, gure aiten naitek zuur itzetan erakutsi zuten zuurtzia, itz gutxitan borobilduz, arbatsoenganik ikasia eta ikusia.

Alarik ere euskaldunari etzaio gogoratu bere gogoetan barri idatziz ematea eta orgatik, nik uste, ez dela gutiago zuur agertu: zuurrak naiago du andi agertu baño, izan.

Emakumearen edertasunaz, euskaldunek uste izan dutena, zuur itzetan ikasi dezakegu.

I Ez da deuskai edertasuna, lagun ezpadu ontarsuna.

II Edertasuna, iraute gutiko ontarsuna.

III Andre ederra, etxean gerra.

IV Andrea eder ta aberatsa, edo ero, edo fanata (presuntuosa).

V Eder ahuer (alper).

Orai aldi untako emakumen gaitza gizondu bearra (feminismo) da, nik uste.

Zuen egiazko feminismoa ez dago gizona bezalatzean, sendakin legegizon eta bide batez, gizona edo mutilla nagusitzea.

Bide ori nondik den ikusteko, argi emagun; neskatxa geienak zori direnean ezkontzeko, egin aalak egiten dituzte, bere burua aalik eta ederrena agertzeko.

Baño, eder agertzeko, ez dituzte gogo biotzen edergailuak jorratzen eta erakusten, baizik eta soinekoak; aurpegiarenak eta makurrago dena, gordetu bear direnak erakutsiz.

Bai dakite: ikasteko, bearriak, nausi ditu begiak.

Xeder (lazo) oriekin iztatzen duzuen txoria ¡nolapaitekok txoria!.

Gisako mutil baten biotza ukitzeko soineko edergailluak baño indar aundiago duten gogo biotzarenak; ots, gisako neskatxa baten gogoetak eta aren biotz onak egiten dute neskatxa begi begikoa (muy simpática).

Eta begiko neskatxa batek eder bati nagusitzeko, edergaiu guti aski du.

Baldin mutila euskotar zintzoa bada, bi aldiz aisago, zuur itzeri, izaitez lotua dagolakoz.

Bide edea, zuzenago, zilegigoago; bide ortarik bilatzen duzuen mutila, zintzoa dela bertatik agertzen du.

Zuen biotz ona eta gogo garbia itzekin bezenbat edo geiago begiekin, aurpegiarekin adiarazten duzuelarik, bertatik begikoak, agertzen zarete.

Erdar idazle ipui egile omen andiko batek, ipui batean, mutil gazte bati bere maite maiteari unela mintzaazten dio, begi ederrez: tanto son hermosos tus ojos cuanto es más hermosa el alma que por ellos asoma.

Biotzez ona dena, besteen alderako ona eta laguntzale izatea: gogoz argia eta ikasia bada, eginen du bide.

Bide ortari kerdiesten dena, egiazki ona delarik.

Irabazten duena ez da biotz onaz iguindiko, aldiz gero ta geiago maitatuko.

Bide ortarik ibiltzeko, zuen soineko edergailluak erakutsi eta edertu dezazkezue, baño, garbiki, gizona baitan den arra ernatu gabe, kilikatu gabe.

Izaitez; emakumeak arra den alderako igidura, kilikadura edo galdea, ez da orren sendoa nola gizonek emearen alderakoa.

Orgatik; zuek, uste gabean edo naiez kalte egin dezakezue, zilegigoaren ugalak laxatuz edo autsiz.

Orgatik, aragiaren nabarmenak ez dira bide onezkoak.

Egiazko feminismoa, emen zinukete; gizonari nagusituz, ura baitan bear ez denik ez sortuazteko.

Eta bide nabar, gizon zintzoaren biotza irabazteko.

Arazo untarik baduzue zeri gogoeta egin, eta zeri lotu, bear bezala ibiltzen, jakiteko.

Gisa ortako zuen urratsak lilitzen badire, ez dire lore utsean geldituko; amoratzea, gaztearentzat loratzea delakoz.

Larreko.